Titular de espacios comunes del hotel Villa Itsaso en Lekeitio

Villa Itsaso Hotela ehundaka urte daukazen eraikina da, bere egur originalen (pino-tea, haritza, gaztainondoa) nobleziarekin inguratzen zaituena. Gainera, beirateak, beheko su apaingarriak, zoru hidraulikoak eta artisau-zurgintza ere badaukaz.

 

Ostatu hau Lekeition dago, Karraspio hondartzaren alboan. Bertan, 1875-80 urteetan esku sartu zan lorategi ingeles handia Lekeition eraikitzeko. Lorategi honek, Adán de Yarzatarrek zuten bainutegi etxea inguratzen eban. Familia honek oporraldiak igarotzen ebazan itsasoan bainua hartuz eta eguzkian egonez, garai hartako terapien esanak jarraituz. Lursailari itxura erdi basati erdi naturala ematen zion nahastea bilatu zan: kontu handiz aukeratutako bertako aleak, argituak eta kimatuak, espezie exotikoagoekaz nahasturik eta sasoien araberako koloreak eskainiz. Etxetiko ikuspegia neurtzen eban lorategiak.

 

Etxe barruan, hotelean egongela-taberna dago (txokoa) behe solairuan. Bertan atseden hartu ahal izango dozu kafe bat edo aperitiboren bat hartuz, eskaintzen dogun informazio turistikoa edo kulturala aztertu bitartean.

 

Taberna hotelean ostatu hartzen dabenentzako soilik izango da. Gainera, liburutegi bat ere badago, txangoak antolatzen lagunduko deutsunak. Orduan, bidailagunekaz, familiakoekaz, hoteleko ugazabandreagaz, beste bidaiari batzuekaz, etab. bertan izateko aukera izango dozue.


Villa Itsaso Aldegi. Likoa 30. Mendexa 48289 Bizkaia.. Tel.: 606 005 005 . Helbide elektronikoa: hotel@hotelvillaitsaso.com