titular rutas turísticas

GASTRONOMIA. Horrenbeste esan genezake euskal sukaldaritzari buruz eta bere eskaintza anitzei buruz. Liluratuko zaituen gure betiko plater bikain bategaz hastea hobe izango dala pentsatu dugu. Kostaldeko sukaldaritza tradizionala defendatzen dauen jatetxe baten eskutik, kalitate oneneko generoa eta arreta ezin hobea eskaintzen dauen jatetxea, hain zuzen.

 

Lekeitioko Zapirain jatetxeko arrain zopa da. Hemen daukazue errezeta, nahiz eta, lehenago, orijinala probatzea gomendatzen deutsuegun, gogoan edukitzeko.

 
argaskia

ARRAIN ZOPA ZAPIRAIN ERARA
Zortzi pertsonentzako osagaiak

  • Zapo buru bat.
  • Zapo beltz buru bat.
  • 4 kipula.
  • 6 azenario.
  • 4 piper berde.
  • Tomate 2.
  • Pipermorro 1.
  • Pipermin 2(kaiena).
  • 5 lukainka-piper.
  • Ogi siku barra erdi.
  • Oliba olioa.
  • Sofritoa egiteko.
  • Kipula erdi eta tomate natural birrindua, 200 gr.

Prestaketa

 

Lukainka-piperrak ordu erdiz uretan jarri eta, bitartean, barazkiak ordu batez egosiko doguz, gutxi gora behera. Era berean, zapoa egosiko dogu 4 edo 5 minutu irakiten utziz. Barazkiak egosita daudenean, birrindu egingo doguz eta gero, zapoa egosteko erabili dan ura gehitu. Egositako lukainka-piperrak gehitu, eta zati txikitan ebakitako ogi azala eta zapoaren okela -aldez aurretik hezurrak kendu eta zatitu- puregailutik pasa.

 

Sofritoa egiteko, kipula erdi txikitua eta tomate natural birrindua -etxekoa, ahal bada-, oliotan jarri. Gatzez ondu norberaren gustura eta sofritoa zopara bota.


Villa Itsaso Aldegi. Likoa 30. Mendexa 48289 Bizkaia.. Tel.: 606 005 005 . Helbide elektronikoa: hotel@hotelvillaitsaso.com