Herri honek, munduko herri guztiak bezala, gauzak egiteko eta izateko modu berezkoa dauka. Agian orografia latzagatik, klimagatik eta historian izan dauen egoera geopolitikoagatik. modu apartekoa da, idiosinkrasia primitibo eta unibertsala. Geuk Euskal Herria deritzogun herria da.

 

Etxe honek, gaur hotel gisa zaharberritua izan dana, euskaldunen historiaren, gizartearen eta kulturaren "bilakaeraren" adierazgarri diran giro eta garai berezia erakusten dauz bere arkitektura eta landa-inguruaren bitartez. Lehen txalet neoeuskalduna da, XIX. mende bukaeran eraikia. 1876-9 urteetako foruen deuseztatzeak (horretarako oraindik irtenbidea aurkitu ez dalarik.) eragindako identitateen krisiaren ondorioz sortutako erro erromantikoko Europako erregionalismoen irakinaldiaren garaia zan.

 

1883. urtean Ramón María Adán de Yarza geologoak udarako etxe gisa eraiki eban. Garai hartan, ingelesak Frantziako hegoaldeko kostaldean (guretzat Iparraldea dana, Euskal Herriko iparraldera baitago) turismoa egiten hasi ziran. Orduan hasi ziran itsasoan bainatzen eta eguzkia hartzen, bainutegietara joaten... nola ez, industrializazioagaz sortutako burgesiaren giroa zan.

 

Hotelak, noski, XIX. mendean beharrezkoa zan erosotasunaz bestelakoa behar dau gaur egun, baina jatorrizko antolamenduko leku irekiak eta ondo argiztatuak mantendu nahi izan doguz.

 

Honela bada, 52 m 2-ko lau apartamentu daude, gela edo suite erregimenean. Guztietan dagoz logela, egongela-jangela, bainugela eta sukaldea, danak itsasora eta lorategira begira.

 

Karraspioko hondartzako badiaren bukaeran dago kokatuta, Iparraldera dauden duna zaharren gainean. Mendebaldera, Lekeitioko Erdi Aroko hiribildua, begiratokitik ikuspegi panoramikoan ikusten dana; besteak beste, hauek nabarmentzen dira: basilikako dorrearen profila eta ostiko-arkuak, kaia, hiriko dorretxeak. Hegoaldera, Lea ibaiaren ibai-ahoko padura ikusten da: alde bietara dauden asmakizun hidraulikoak, ontziola, Marierrota eta Bizkaiko jauregi barrokorik ederrena, Zubieta, Adán de Yarzatarren familiaren sorterria. Baso mardula. Itsasoaren lurralde honetan batzen dan mosaikoa, basoak eta asmakizunak. Herri hau, bere historia eta kultura ezagutu eta sentitzeko lekua, hain zuzen.

 

Ez arduratu. Historia kutsu honetaz gain, herri bizia gara eta ondo pasatzen ere badakigu, hondartzan, barrualdean, gure kulturagaz eta bestelakoekaz. eta ondo jaten eta edaten ere badakigu, edo ondo baino hobeto, egia esateko. jateko finak ere egin ahal doguz, nahi izanez gero.

 

Azken finean, guk hotela, ostatua, zerbitzua eta ingurua jartzen doguz. gainontzekoa, zeuek egingo dozue eskatu ahala (geuk lagunduko deutsuegu zeuen neurrira egiten.). Hasteko, hona hemen proposamen batzuk. Hasteko, hona hemen proposamen batzuk.


Villa Itsaso Aldegi. Likoa 30. Mendexa 48289 Bizkaia.. Tel.: 606 005 005 . Helbide elektronikoa: hotel@hotelvillaitsaso.com