titular rutas turísticas

titular de la comarca de lea

irudia

Duda barik, gehien gomendatzen deutsuegun plana, hemen, Lea ibaiko eskualdean, eta Lekeition egun bat edo bi egitea da.

Hori bai, plana zeuen "unitateko" adinen eta gaitasunen arabera egokitu beharko dozue .

Lea ibaiaren parean luzatzen dan zailtasun gutxiko ibilbide egokitua dago, bidezidor gisa homologatua. Hoteletik bertatik hasita, 23 km dira, zati bat edo osorik egiteko aukera dozularik. Zoladura erretako hondarrez egina dago, ibiltzeko oso erosoa eta atsegina dana.

Sustatzaileek argitaratutako gidari esker, ibilbidea autogidagaz bakarrik egin daiteke. Gida honek, batez ere, XIV. mendetik aurrera uren energia aprobetxatzeko erabili ziran asmakizun hidraulikoen geratzen diran hondakinak aurkezten dauz .

Barrualdeko herri txikiak zeharkatzen dauz, adibidez, Munitibar-Gerrikaitz; Aulesti; Gizaburuaga; Amoroto; Mendexa; Ispaster... Herri Hauek Euskal kultura benetakoaren eta landa-giroaren erakusgarriak dira .

Nahi badozue, ibilbidearen gida pertsonala emango deutsuegu .

Ibilbide hau "Santiagoko ipar bidearekin" lotzen da Gerrikaitzen, Ziortzako kolegiatatik Gernikara bidean doan bidearekin, hain zuzen .

"Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea" dan GR 38 deritzon ibilbide luzearen parte da, izen bardineko produktuen ibilbide historikoan Kantauriko portuak Errioxarekin lotzen dauzelarik. Oinez ibilteko eta inguru gertuenaren kutsu historikoa, naturala eta kulturala ezagutzeko eguna da .


Villa Itsaso Aldegi. Likoa 30. Mendexa 48289 Bizkaia.. Tel.: 606 005 005 . Helbide elektronikoa: hotel@hotelvillaitsaso.com