Villa Itsaso Hotel-apartamentua familientzako eta egonaldi ertain edo luzeetarako dago diseinatua (aste bat, hamabostaldia, oporretako hilabetea, etab.). Horregatik, toki zabalak eta funtzionalak daukaguz, leinu-etxe baten xarma alde batera utzi barik.

 

Hala ere, apartamentuan bertan ostatu hartu eta gosaltzeko aukera ere ematen deutsuegu, aldez aurretik hitzartutako ordutegian zerbitzatuz, edo bestela, hoteleko bezeroentzako soilik den egongela-tabernan zerbitzatuz.

 

Modu horretan, egonaldi laburra, aldi baterakoa edo asteburu baterakoa nahi dabenentzako, edo GAU BAKARREKOA nahi dabenentzako, gela eta gosari osoko zerbitzua ere egongo da eskura. Toki osoa zuretzako izango dozu zure suite gelan (ez soilik gelako berezko lekua), hotelaren berezko zerbitzuaz gain (gosaria, garbiketa, etab.).


Apartamentu bakoitzak bertan "BIZITZEKO" behar dozun guztia eskainiko deutsu egonaldian zehar. Eguneroko garbiketa zerbitzuak eta oheko eta bainugelako arropa aldatzeko erregimenak zure egonaldia erosoagoa eta atseginagoa egingo dau, etxean bertan egongo bazina legez. Halaber, landa-inguruaren aire garbia, itsasoaren bista ederrak eta barne dekorazio dotorea izango dozuz eskura..


Villa Itsaso Aldegi. Likoa 30. Mendexa 48289 Bizkaia.. Tel.: 606 005 005 . Helbide elektronikoa: hotel@hotelvillaitsaso.com