"Euskal Herriko gela ederrenak? Villa Itsaso, Ichaso Aldegui etxearen jatorrizko izenetik dator, XIX. mendean sortu zan euskal toponimoa. Hitzez hitz, " itsaso ondoko tokia " esan nahi dau.

 

Bizkaiko Golkoa dogu, historiako nabigatzaile handien sorterria. Euskal kostaldea, kabotaje aberatsenetarikoa. Biarritz; Hondarribia; Donostia/San Sebastián; Getaria; Lekeitio; Elantxobe; Mundaka eta Bilbo ..., hona hemen derrigorrez aipatu behar diran portu batzuk.

 

Mendebaldera Urdaibai daukagu, euskal lurraldean dagoen Biosferako erreserba bakarra. Paisaia txundigarria erakusten dau eta ornitologoentzako, natura eta kirol jarduerak maitatzen dabenentzako aukera asko eskaintzen dauzen lurraldea da.

Mendebalderantz jarraitzen badogu, autoaz ordu bat baino gutxiagora Bilboko hiria daukagu. Distantzia bardinera, Ekialderantz, Donostia / San Sebastián dago. Hiri honetan, mundu osoan ezagunak diran pintxoak jardunaldi gastronomikoetan probatzea eta Chillida Lekura bisitaldi kulturala edo Bella Easotik ibilaldi xumea egitea derrigorrezkoa da.

 

Zeuen gelatik Karraspioko hondartza ikusi ahal izango dozue, Kantauri itsaso kezkagarria hondoan ikusten dalarik; edo Lekeitioko Erdi Aroko hiribildua edo Zubietako jauregi barroko ederra Hegoaldera, Marierrota zaharra itsasadarrean kokatuta. Guzti hori oinez bost minutura dago.

 

Xarma berezia dauen hotel honetan eskaintzen deutsuegun gela eta areto guztiak itsasoari begira daude eta gainera, begiratokia, terraza eta balkoia daukaguz.

 

Apartamentu, gela edo suite erregimenean zagozela, egonaldi ahaztezinaz gozatuko dozue. Kulturan, historian eta naturan aberatsa dan herrialde txiki hau ezagutzeko ostatu oso berezia.

 

Duda barik, Euskal Herriko lekurik benetakoena da, eta gu ezagutzen datozen guztientzako aukerarik onena.


Villa Itsaso Aldegi. Likoa 30. Mendexa 48289 Bizkaia.. Tel.: 606 005 005 . Helbide elektronikoa: hotel@hotelvillaitsaso.com