Gastronomia. Euskal sukaldaritza

Euskal sukaldaritza

GASTRONOMIA…, hainbeste hitz egin genezake euskal sukaldaritzaz eta bere eskaintza amaigabeez, non hobeto pentsatu baitugu zuek limurtzea gure plater nagusienetako batekin ahoa zabalduz.

Zapirain estiloko arrain-zopa da. Zuen etxean kozinatu dezakezue, baina lehenik probatu Lekeition aurkituko dituzuen jatetxe bikainetako edozeinetan. Kostaldeko sukaldaritza tradizionalaren zaindari leialak, kalitate eta arreta bikaineko generoarekin.

Zapirain estiloko arrain-zopa

Zortzi lagunentzako osagaiak

  • Zapo-buru bat.
  • Zapo-isats beltz bat.
  • 4 tipula.
  • 6 azenario.
  • 4 piper berde.
  • 2 tomate.
  • Morron piper 1.
  • 2 pipermin (kaienak).
  • 5 piper txorizero.
  • Ogi lehorreko 1/2 barra.
  • Oliba-olioa.
  • Sofrituarentzat.
  • Tipula erdia eta 200 gr. tomate natural birrindu.

Lantzea

Jarri beratzen piper txorizeroak ordu erdiz eta bitartean egosi barazki guztiak ordubetez gutxi gorabehera.

Egosi zapoa ere, irakinaldia 4 edo 5 minutuz mantenduz. Barazkiak egosita daudenean, birrindu egingo ditugu eta zapoa egosi den ura gehituko diogu.

Piper txorizero egosiak eta pasapuretik pasatutakoak gehituko ditugu, ogi-azala zatitxo txikitan moztua, eta zapoaren kanea aldez aurretik arantzetatik bereizita, zatitxotan horiek ere.

Sofritorako oliotan frijitzen dugu, tipula erdi xehatua eta 200 grs tomate natural birrindua, ahal dela etxean. Gustura aterako gara eta sofritua zopari botako diogu.